Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Euskarabentura martxan hasteko prest

Goierri
EuskaraKultura

Uxue Arrese eta Uxue Barreros espediziorako aukeratu dituzte. Astelehenean Maulen hasi eta uztailaren 31n Getxon amaituko da. Uztailaren 16an Zerainera iritsiko dira

2018/06/29
Loinaz Agirre
euskarabentura Igandean, Zuberoako hiriburura, Maulera, iritsiko dira Euskarabentura espedizioa osatzen duten 2001 eta 2002 urteetan jaiotako Euskal Herriko 110 gazteak. Hurrengo astelehenean hasita, Euskal Herria zeharkatuko dute Donejakue bide desberdinei jarraituz; 783 kilometro egingo dituzte, horietatik 483 oinez. Uztailaren 31n, Getxon (Bizkaian) amaituko da. Goierritik ere pasatuko da Euskarabentura espedizioa: uztailaren 16an Zerainera iritsiko da San Adriandik barrena. Hurrengo egunean, Tolosara joango dira. Euskal Herriko herrialde bakoitzeko biztanleriaren araberako gazteen presentzia bermatu nahi izan du Euskarabentura elkarteak, «euskalduntasun eta euskalki ezberdinak batuz». Honela, taldearen gehiengoa, % 45 bizkaitarra izango da, % 22 nafarra, % 18 gipuzkoarra, % 11 arabarra, eta Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Beheretik bana. Diasporako beste bi lagun ere izango dira, Washingtongo (AEB) eta Patagoniako (Argentina) gazte bana. Espediziokide izateko, lan bana aurkeztu behar izan dute gazteek (itsasoa, mendizaletasuna eta euskara gaien inguruan), eta hortik egin dute aukeraketa. Bi goierritar espedizioan Aukeratutako 110 gazte horien artean bi goierritar daude: Uxue Arrese beasaindarra eta Uxue Barreros lazkaotarra. Arresek itsasoari buruzko lana aurkeztu zuen eta Barrerosek euskararen ingurukoa. Aurten beraz, uda desberdina bizi izango dute eta pozik, ilusioz eta urduri daude bi gazteak. Pozik, aukeratuak izan direlako; esperientzia berri bat bizitzeko ilusioa dutelako; eta urduri, bakarrik joango direlako eta lehenengo aldiz hartuko dutelako parte horrelako ekintza batean. Mendizaleak dira eta ibiltzen ohitutakoak dira biak, baina Arresek badu kezka bat, oinez segidan hainbeste ibili gabekoa delako: «Hankak zaintzeko gomendio asko ematen ari zaizkigu antolatzaileak. Baselina eramateko, galtzerdi lodiak janzteko…». Hala ere, espedizioan medikua, erizaina eta fisioterapeuta lagun izango dituzte. Harremanak sendotzeaz gain, Euskal Herriko ondarea ezagutzea ere bada Euskarabenturaren helburua. Goierriren kasuan, esate baterako, San Adrian ezagutuko dute Zerainera iritsi aurretik. Sormenerako lekua ere izango dute eta espedizioaren amaieran, taldeka, espedizioan zehar bizitakoak eta ikasitakoak jasoko dituen ikuskizun bat osatu beharko dute, gurasoei aurkezteko.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Azken 3 egunetako irakurrienak

     

     

    Azken berriak

    Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 943 16 00 56
    • goierri@hitza.eus
    • Oriamendi, 32 – BEASAIN
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut