7.000 euro lortuta, orain 10.000 helburu
Eguzki talde ekologistak eta Landarlan ingurumen elkarteak diru bilketa hasi zuten duela hilabete batzuk, Aralarko pisten inguruko epaiketaren gastuei aurre egin ahal izateko. Aurreneko helburua bete dute jada, 7.000 euro lortu baitituzte dagoeneko. Oraindik ordea, beste 3.000 falta zaizkie, gastu guztiak ordaintzeko. Hori dela eta, 10.000 baietz! lemapean, bilketa luzatzea erabaki dute. Ekarpenen bat egin nahi duenak, Kutxabanken eta Laboral Kutxan zabaldutako kontuetan egin dezake.













