Aritz Egea bosgarren sailkatu da Mont-Blanceko maratoian
Aritz Egea mendi lasterkari urretxuarra bosgarren postuan sailkatu da asteburuan jokatu den Mont-Blanceko mendi maratoian. Lasterketaren buruan ibili zen Egea 30. kilometrora arte, baina hortik aurrera beroak erasan zion, eta
Aritz Egea mendi lasterkari urretxuarra bosgarren postuan sailkatu da asteburuan jokatu den Mont-Blanceko mendi maratoian. Lasterketaren buruan ibili zen Egea 30. kilometrora arte, baina hortik aurrera beroak erasan zion, eta Kilian Jornet, Marc Lauenstein, Stian Angermund-Vik eta Thibaut Baronian-en atzetik helmugaratu zen (4:02:28), bosgarren eginez.
“Asko gozatu dut. Ibilbide egokia da niretzako, ez da oso teknikoa, eta gainera aldapan bukatzen da. 35. kilometrora arte oso ondo sentitu naiz, baina gero behera etorri naiz. Hala ere, gustura nago egindako lanarekin eta bosgarren postuarekin”, adierazi du urretxuarrak helmuga puntuan.