Donosti Cup txapelketa dela eta, Amerikako Estatu Batuetako Florida estatuko Orlando hiriburututik Forza Orlando SA izeneko mutilen alebin talde bat Beasainen izan zen pasa den larunbatean. “Iaz txapelketa berean elkarren aurka jokatu ondoren sortutako adiskidetasunetik”, aurten Beasainera gonbidatu du Beasain KEk Orlandoko taldea.
Goizetik izan zirenestatubatuarrak Beasainen. Antolatu dzen atezainen arteko aurrez aurrekoan hartu zuten parte talde amerikarreko atezainek eta arratsaldean 17:00etan lagunarteko partidua jokatu zuten Orlandoko eta Beasain KEko alebinen taldeek Loinatz futbol zelaian. Ondoren, eskualdean txango txikia egin eta Artzai enea jatetxean afaldu zuten bi taldeetako haur eta arduradun guztiek.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.