Igande honetan apaiztu da Juan Pablo Aroztegi ordiziarra, Donostiako Artzain Onaren katedralean igandean egin zen elizkizunean. Eta dagoeneko badu non meza eman, bera izango baita Zumaiako parroko berria. Ekainean auto istripuz hil zen Mikel Biain apaizaren tokia hartuko du Aroztegik, irailetik aurrera.
Bere hitzaldian, Ordiziako eta Abaltzisketako parrokoei egin die lehen aipamena, baita ordiziar eta abaltzisketar guztiei ere. Familiari ere eskerrak eman zizkien, bere eskuzabaltasunagatik. Fedea txiki txikitatik jaso zuela eta duen “altxorrik handiena” dela azaldu zuen.
Zumaiarrei ere zuzendu zitzaien: “Ilusio handiz nago apaizgoa zuekin batera hasteko, elkar ezagutu eta elkarrekin fedearen handitasuna bizitzeko. Jainkoaren bide misteriotsuek nire apaizgoa zuekin batera hastera eraman naute, Mikelen erreleboa hartuz. Mikelek ere dagoen lekutik ospakizun honetan parte hartu du. Bere gurasoei eta anaiari hemendik agur bat bidali nahi diet”.
BIDEOA: Juan Pablo Aroztegik apaiztu berritan egindako hitzaldia (gaztelaniaz eta euskaraz)
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.