Legazpiko Kultur Etxea arratsaldez itxita egongo da irailaren 3ra arte
Abuztuan Udal Liburutegia baino ez da zabalik egongo goizeko ordutegian
Legazpiko Kultur Etxea, eta bertan biltzen diren zerbitzu guztiak, itxita egingo dituzte arratsaldez. Irailaren 3ra arte ez dituzte ohiko ordutegiak berreskuratuko: goizez eta arratsaldez zabalik. Abuztuan Udal Liburutegia ez ezik beste zerbitzu guztiak itxita egongo dira kultur etxean; hilabete horretan liburutegiaren ordutegia 10:00etatik 14:00etara izango da.












