Euskal Herria plazako lur azpiko aparkalekuan dago eta bi auto kargatu daitezke aldi berean
Euskal Herria plazako edo Plazaolako lur azpiko aparkalekuan jarri dute %100 elektrikoak edo hibridoak diren autoak kargatzeko gailua.
Gailuak bi auto aldi berean kargatzeko gaitasuna dauka. «Ibilgailu elektrikoa birkarga-sare publikora gehitu da Legazpiko Udala IBILbox 232 karga puntu bifasikoaren instalazioari esker». Puntuak 7,36 kW-eko potentzia dauka.
Autoen bateriak kargatzeko prozedura «erraza» dela diote udaletik. Lehenengo eta behin, IBIL txartela pasa behar da irakurgailutik identifikazioa egiteko.
Ondoren kablea autora entxufatu eta gero, zutoinera entxufatu behar da. Azkenik, pantailak ematen dituen argibideei jarraitu behar zaie. Karga amaitzeko txartela pasa behar da irakurgailutik. Halaber, IBIL aplikazioa erabilita egin daiteke birkarga, baita bestelako informazioak lortu ere.