Geltokietako jaiak ospatuko dituzte asteburuan
Asteburu honetan geltokietako jaiak ospatuko dituzte Urretxun eta Zumarragan. Ostiralean Euskara Eguna ospatuko dute. 17:45ean ur-globo guda egingo dute Pagoetako bidegurutzean, 18:00etan dultzainero eta buruhandiek kalejira egingo dute, 19:00etan pintxo-potea
Asteburu honetan geltokietako jaiak ospatuko dituzte Urretxun eta Zumarragan. Ostiralean Euskara Eguna ospatuko dute. 17:45ean ur-globo guda egingo dute Pagoetako bidegurutzean, 18:00etan dultzainero eta buruhandiek kalejira egingo dute, 19:00etan pintxo-potea egongo da auzoko tabernetan, ordu berean partxis txapelketa jokatuko dute Txindokiko plazan eta 19:30ean triki-poteoa egongo dute.
21:30erako bertso-afaria antolatu dute Apain jatetxean. Alaia Martin, Miren Artetxe eta Beñat Gaztelumendik abestuko dute. Gai jartzailea Maialen Akizu izango da. Txartelak Apain jatetxean bertan jarri dituzte salgai, 12 euroan. Gaur da erosteko azken eguna.
00:30etik aurrera Sakatu elektrotxarangak auzoko kaleetan joko du. Aipatzekoa da auzoak Euskaraldiarekin bat egingo duela. Nahi duenak Nik Euskaraz edo Niri Euskaraz rola hartzeko aukera edukiko du. Azaroa eta abenduko hamaika egunetan egingo den Euskaraldian bezala, batzuk beraiei euskaraz egiteko prest azalduko dira eta besteek euskaraz egiteko konpro- misoa hartuko dute.
Larunbateko ekitaldiak
Larunbatean, berriz, Geltoki Eguna ospatuko dute. 12:00etan toka txapelketa egongo da plaza gorrian, 12:15ean Auzokeriak triki-poteo berezia abiatuko da Txindokiko plazatik (tabernetan jolasak egingo dituzte). 13:00etan Zumarragako bandak kalejira egingo du, 14:00etan paella dastaketa egongo da plaza gorrian eta 14:30ean gazte bazkaria egingo dute toki berean. Bazkalostean, trikitilariek joko dute eta bazkarian elkartutakoek bingoan jokatuko dute.
Apain tabernan, berriz, mus txapelketa egongo da. 16:00etan izango da. 18:00etan Matraka elektrotxarangak joko du, 20:00etan blues eta rock&roll kontzertua egongo da plaza gorrian eta 22:30ean Fits, Makulu Ken eta Laket taldeek joko dute Txindokiko plazan.
Toka txapelketari dagokionez, izen-ematea 12:00etan ireki eta 13:00etan itxiko dute. Bost onenak finalera pasako dira. Bost sari eta sei opari banatuko dituzte. Irabazleak 40 euro eta garaikurra jasoko ditu, bigarrenak 35 euro, hirugarrenak 30 euro, laugarrenak 25 euro eta bosgarrenak 20 euro.
Mus txapelketako sariak
Mus txapelketan 15:00etatik 15:45era eman behar da izena, Apain jatetxean bertan. Bikote bakoitzak 30 euro ordaindu behar du. Zortzi hamarrekoko hiru partida jokatuko dituzte, zortzi erregetara. Sariak bikainak izango dira. Irabazleek 1.000 euro jasoko dituzte, bigarrenek 400 euro, hirugarrenek 200 euro, laugarrenek 100 euro, bosgarrenek Ormaiztegiko Kuko jatetxean afaria, seigarrenek Gabiriako Korta jatetxean afaria, zazpigarrenek Ezkioko Argindegi ostatuan afaria eta zortzigarrenek ATA harategiak emandako lotea.
Festak igandean bukatuko dira. 09:30ean diana joko dute, 11:0etan haur sahararren aldeko lasterketa egongo da, 12:00etan mokadutxoa egingo dute Apain jatetxean eta 13:00etan patata tortilla txapelketa egingo dute Isabeleko zubian. Nahi duten guztiek parte har dezakete, etxean egindako tortillekin. Sari banaketa ekitaldia 14:30ean izango da.
17:30ean etxeko txikienek Sputnik goitibeheretan ibiltzeko aukera edukiko dute. Bukatzeko, 19:30ean Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldeak auzoko kaleetan joko du.