Naia Sarasola, Euskal Herriko txapelketan eskuratutako dominekin-
Denboraldia bikain bukatu dute Ordiziako igerilari gazteek. Pasa den asteburuan bi txapelketetan parte hartu eta emaitza oso onak lortu zituzten. Horietako bat, Ordizian jokatu zen alebin mailako Euskal Herriko txapelketa izan zen. Ordiziako zazpi igerilarik parte hartu zuten.
Urdiñek, 10 marka pertsonal hobetu, bost domina (3 urre, zilar 1 eta brontze 1) eta nesken 4×100 libre errelebotan 5. postua lortu zituzten. Nabarmentzekoa izan zen, Naia Sarasolak egindako txapelketa, izan ere, parte hartu zuen 4 probetan eskuratu zituen dominak eta marka pertsonalak asko hobetu zituen. 200 metro estilotan, bere mailako Espainiako txapelketan parte hartzeko gutxienekoa lortu zuen, 02:42:67 denbora eginez.