Ipeñarrietakoak nagusi idi proban
Astearte arratsaldean Zumarragako jaietako idi probak jokatu ziren. Ipeñarrietako idiak nagusitu ziren, 31 plazarekin. Patxi Aranberriren idiek, berriz, 30 plaza, 15 zinta, metro bat eta 32 zentimetro egin zuten eta Korta jatetxekoek, 15 plaza eta zin...

Astearte arratsaldean Zumarragako jaietako idi probak jokatu ziren. Ipeñarrietako idiak nagusitu ziren, 31 plazarekin. Patxi Aranberriren idiek, berriz, 30 plaza, 15 zinta, metro bat eta 32 zentimetro egin zuten eta Korta jatetxekoek, 15 plaza eta zinta bat. Apain jatetxekoek ez zuten parte hartzerik izan, idi bat gaixo jarri baitzen.