Itsasondon AHTren aurka kateatu ziren ekintzaileak apaituko dituzte
Abiadura Handiko Trenaren aurkako hainbat ekintzaile, Itsasondoko meategietan sartu eta kateatu egin ziren 2010. urtean. Haitzuloetako Aurkariak izena jarri zion taldeak bere buruari. Helburua, Ordizia eta Itsasondo arteko zatian egiten ari ziren leher...
Ekintza hura burutzeko lau lagun sartu ziren barrura, eta binaka, elkarri eskuak kateatu eta bidoi batzuetan sartuta, zementuz zigilatu zituzten kateak. Hainbat egun iraun zituen ekintza hark, azkenean Ertzaintzak aurkitu eta kobazulotik atera arazi zituen arte.
Eusko Jaurlaritzak eta Eusko Trenbide Sareak haien kontrako salaketa jarri zuten, «desordena publikoa» leporatuta. Urte eta erdiko kartzela zigorra eskatzen dute auzipetuetako bakoitzarentzat. Baita 60.000 euroko kalte-ordaina ere, «erantzukizun zibi» modura.
Epaiketa uztailaren 25ean izango da eta goizeko 09:15ean hasiko da. Donostiako Epaitegiko 9. aretoan izango da eta herritarren presentzia eskatu dute auzipetuta daudenei elkartasuna adierazteko.













