Ordiziako historia pixka bat gehiago ezagutzera emateko helburuarekin bisita gidatua antolatu dute uztailaren 7an, larunbatean. Sujetonea gertutik ezagutzeko aukera egongo da. Ezohiko bisita gidatua izango da gainera, gauez egingo baitute. Bisita, D'El...

Sujetoenea, Dario Regoyosen margolanean.
Ordiziako historia pixka bat gehiago ezagutzera emateko helburuarekin bisita gidatua antolatu dute uztailaren 7an, larunbatean. Sujetonea gertutik ezagutzeko aukera egongo da. Ezohiko bisita gidatua izango da gainera, gauez egingo baitute. Bisita, D’Elikatuz zentrotik hasiko dute 22:00etan eta hiribilduko Kale Nagusian murgilduko dira eguneko protagonista ezagutzeko.
Gaueko ibilbide honek, XVI-XVIII. mendeko gizartera hurbilduko ditu bisitariak. Sujetoenea etxeak 1738ko urtarrilaren 28an jasan zuen sutea izango dute ardatz. Bidean, garaiko lapurreta, liskar, istilu eta hilketei buruz hitz egingo dute, garaiko errealitatera hurbiltzeko asmoz eta behin Sujetoeneara iritsita, bere historia, istorio eta eraikinaren garapena landuko dute.
Herritar guztiak gonbidatuta daude hitzordura. Bisita elebiduna izango da eta ordu beteko iraupena izango du.