Iñaki Errekabide gudaria hil da, 102 urterekin
2015ean, omenaldia egin zioten Elgetan.
Faxistek preso hartu zuten azkenean, eta denetarik bizitzea tokatu zitzaion. Miranda Ebroko langileen batailoian aritu zen, eta Nafarroara bidali zuten errepideak egitera. Teruelgo batailara ere bidali zuten, eta berak gogoratzen zuenez, “hilotzak berreskuratzen eta bonbak kentzen” aritu zen. Oiartzunen eta Irunen ere aritu zen errepideak egiteko lanetan. Gerra bukatu eta bost hilabetera, etxera itzuli zen, baina Legazpin ez zioten lanik ematen. Soldadutza Compostelako Santiagon egin behar izan zuen. Handik bueltan, Iparraldera ihes egitea erabaki zuen. 1949an zeharkatu zuen muga; Hendaian hartu zuen bizilekua, eta geroztik ez zen itzuli.
Iñaki Errekabide gudari legazpiarra (Legazpi, 1916 – Hendaia, 2018) atzo hil zen bizileku zuen Hendaian, 102 urte zituela. 36ko Gerran, Eusko Gudarostean aritu zen borrokan, Itxarkundia batailoian, eta Intxortako bataila ezagunean parte hartu zuen, baita Legutiokoan eta Artxandakoan ere. Durangoko eta Gernikako bonbardaketen lekuko izatea ere tokatu zitzaion. Faxismoa ezarri ondoren ere borrokan jarraitu zuen, makiekin.