Ikastolako aterpearen estalkiko habeak, ipinita
Ostiral goizean iritsi zen Lazkaoko plazara 32 metro luzeko kamioia, San Benito ikastolaren plaza aldeko kirolgunea estaltzeko teilatuko habeekin. 31 metro luzeko bederatzi habe ekarri zituen, espero baino ordu pare bat beranduxeago —zulatu bat i...

Ostiral goizean iritsi zen Lazkaoko plazara 32 metro luzeko kamioia, San Benito ikastolaren plaza aldeko kirolgunea estaltzeko teilatuko habeekin. 31 metro luzeko bederatzi habe ekarri zituen, espero baino ordu pare bat beranduxeago —zulatu bat izan zuen kamioiak—. Garabiekin jaso, eta egunean bertan kokatu zituzten.