Goierri eskualdeko ekonomia eredua gertutik ezagutzeko helburuarekin etorri da Txileko ordezkaritza talde bat bisitan, Goieki Garapen Agentziaren eta Goierri Valley enpresa sarearen bitartez. Tokiko eredua Txilen aplikatzeko interesgarria izan daitekeelakoan etorri dira Goierriko enpresek duten lan egiteko modua ezagutzera.
Aste hasieratik daude hemen eta aste osoa egongo dira. Bio Bio izena duen eskualdetik datoz. Haien artean, Nacimiento herriko alkatea, tokiko 3 parlamentari, unibertsitate bateko ordezkariak eta baita 11 enpresa desberdinetako ordezkariak ere.
Gaur arratsaldean, Ordiziako Orkli enpresan egon dira, eta bihar, Lortek enpresa bisitatuko dute. Dena den, beste hainbat enpresetan ere izan dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.