Marimurumendin 208 korrikalari ari dira lehian
Beasaingo ultratrailen senide txikiena eta gazteena –laugarren ekitaldia du aurten– ari da galbahea pasatzen. Lasterketaren hirugarren ordua bete denean (12:00), mutiletan Aleix Bautista gironarra da buru. Iñigo Arantzamendi ondarroarra doakio atzetik, bigarren. Denbora-tartea handitzen ari da Bautista. Hirugarren, Marc Costa gironarra dago. Arriarango kontrolgunetik (32,2. kilometroa) pasatu dira lehen hirurak. Hamar geratzen zaizkie Beasaingo helmugarako.
Emakumeetan, Ingrid Ruiz tarragonarra doa lehenbiziko. Amaiur Iglesias errenteriarra da bigarren eta Sara Perez madrildarra hirugarren. Ruiz denbora oso onak markatzen ari da tarteko kontroletan; Kizkitzako bueltako pasaeran (27,5.kilometroa), 2:55:26 ordu zeraman.
Marimurumendi mendi maratoian 208 atleta ari dira parte hartzen. Denbora-errekorrak, mutiletan Aritz Egea urretxuarrak dauka, 3:31:30 (2016); nesketan, Ester Casajuanek, 4:27:22koa (iaz).