Bularreko minbiziak jotako emakumeen eskulan erakusketa
Bularreko eta ginekologiako minbiziak jotako Gipuzkoako emakumeen elkarteak, Katxalin elkarteak, eskulan erakusketa jarri du Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Gaur ireki dute eta bihar (asteartea) eta etzi (asteazkena) ere zabalik
Bularreko eta ginekologiako minbiziak jotako Gipuzkoako emakumeen elkarteak, Katxalin elkarteak, eskulan erakusketa jarri du Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Gaur ireki dute eta bihar (asteartea) eta etzi (asteazkena) ere zabalik egongo da. Bihar goizez eta arratsaldez eta asteazkenean goizez bakarrik. Minbizia duten haurrei oparitzen dizkieten eskulanak ikus daitezke.