Asteburuan kalte handiak eragin dituzte ekaitzak, euriak eta haizeak. Ataunen 35,7 litro neurtu zituzten larunbatean. Atzo berriz, Ordizian, Lazkaon eta Idiazabalen izan ziren kalteak
Ekaitzak, euriak eta haizeak kalte handiak eragin dituzte asteburuan Goierrin. Larunbatean hasi zuen ekaitza, eta metro koadroko 35,7 litro neurtu zituzten Ataunen. Iluntzean egitekoak ziren Gaueko Ibilaldi Mitologikoa ere bertan behera gelditu zen. Kalterik handienak ordea, San Martin auzoan izan ziren, lubizi batek baserri bidea eta Agauntza gaineko zubia erabat estali zituen. Altzanipe auzuneko etxebizitza batzuetan garajeetaraino sartu zen ura, eta gauez suhiltzaileak aritu ziren ura ateratzeko lanetan.
Bigarren ekaitz kolpea atzo arratsaldean izan zen, eta batez ere, Ordizia, Lazkao eta Idiazabal aldean izan zuen eragina. Hamar minutuan 18 litro bota zituen metro koadroko. Hainbat errepide urak hartu zituen, eta Majori kiroldegian eta Orkli lantegian, esaterako, ura sartu zen.
Zure herrian izandako kalteen inguruko argazkirik baduzu, bidali goierri@hitza.eus helbidera.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.