Kawa Leauma fitxatu du Ampo Ordiziak
Ampo Ordiziak datorren denboraldirako bigarren fitxaketa iragarri du. Lawa Leauma, Zeelanda Berrikoa da, 28 urte ditu, bigarren lerroan jokatzen du, eta 1,97ko altuera eta 110 kiloko pisua duen arren, “oso jokalari dinamikoa” dela dio klubak. Nazionalitate bikoitza du eta Samoako selekzioarekin ere aritu izan da. Auckland Unioneko 7ko taldean, Manukau Rovers, MT Wellington eta Papatoetoe taldeetan aritutakoa da; iaz, Australiako NRC Ligako Sydney Rays taldeak fitxatu zuen. Han segitzekoa zen, baina azkenean Ordiziara etortzea erabaki du.
Ordizia Rugby Elkartearen arabera, “Ordiziako proiekturako fitxaketa garrantzitsua” da Leaumarena. Izan ere, “bigarren lerroan egin den aldaketa taldea indartzen jarraitzeko gakoa” izango dela uste dute.