Iazko finalistak, Abel Barriolarekin
Asteazkenean jokatuko dira Ordiziako XII. Binakako Esku Pilota Txapelketa Herrikoiaren finalak, 18:30ean hasita, Emaneurrek antolatuta. Lehenik Azurmendik eta Regifek, Beñaten eta Ikerren aurka jokatuko dute. C Ligako finala izango da hori. Ondoren, 19:15 aldera, B Ligako finala jokatuko dute Regil eta Hartok, Unanueren eta Aizpuruaren kontra. Azkenik, final nagusia jokatuko dute Mujikak eta Otegik, Arruabarrena eta Iztuetaren kontra.
Maiatzean ekin zioten txapelketari eta 27 bikotek parte hartu dute. Lehenengo fasearen ondoren, mailaren arabera, hiru ligatan banatu zen. A, B, eta C ligak.
Txapelketa herrikoia denez eta partidak herritarrei gerturatzeko asmoz, partidak kanpoko pilotalekuan joaktuko dira.
Finaleko partidez gain, finalak ikustera gerturatzen direnen artean Kaletako txapelketa ospatuko dute. Garagardoa eta musika ere ez dura faltako.