EuskarAbentura Arabako Lautadatik sartu da Gipuzkoan. Gaur, gorriz margotutako etapa gogorra zuen aurretik Euskarabenturak, baina eguraldi iragarpen txarra eta asteburuko gaixotasunak kontuan hartuta Zeraineraino autobusean joatea erabaki du antolakuntza taldeak. Horrela, Agurain inguruan kokatutako Sorginetxe trikuharria ezagutzeko tartea izango du batzuk; besteek, berriz, goiza lo egiteko eta deskantsatzeko aprobetxatu dute.
Zerainera, 14:30ak aldera iritsi dira eta pilotalekuan pasako dute gaua.
Hurrengo lau egunetan Gipuzkoa zeharkatuko du 130 lagunez osatutako espedizioak. Zerain, Tolosa, Hernani eta Irun izango dira hurrengo helmugak eta lotarako lekuak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.