Alain Eizmendi beasaindarra Real Union taldean ariko da
Alain Eizmendi jokalari beasaindarra Real Union taldera itzuliko da berriz. Urtebeterako kontratua egin dio Irungo taldeak, eta beste urtebetez luzatzeko aukera jasotzen du. Hala, Alain Eizmendik Eneko anaiarekin batera jokatuko du datorren denboraldian.
Real, Athletic, Eibar eta Real Union taldeetan ibilia da Eizmendi. Irungo taldea utzi eta gero, Zipreko AEL Limassol taldera joan zen 2017an. Azken denboraldian berriz, bi talde ezagutu ditu, Ferrolgo Racing eta Unió Esportiva Llagostera.