Karmen Aranburu zaldibiarrak ehun urte bete eta ospatu ditu
Karmen egunez, atzo, ehun urte egin zituen Karmen Aranburu Maiz zaldibiarrak. Gaintzan jaioa 1918ko uztailaren 16an, Zaldibian bizi da. Joxan Etxabe alkateak oroigarri bat oparitu zion, herritar guztien izenean. Beti-Gazte jubilatu elkarteak ere bereziki zoriondu zuen, baita zaldibiar ugarik ere.