Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Euskarabenturazaleen bisita

Zerain
Gizartea

Atzo eguerdira arte Goierrin izan dira Euskarabentura espedizioko 130 gazteak. Zerainen afaldu eta lo egin dute. Aizpeako meategia ikusi ondoren, Ormaiztegin trena hartu duteMauletik (Zuberoa) Getxora (Bizkaia) Euskal Herria zeharkatzen ari den Euskara...

2018/07/18
Loinaz Agirre

Atzo eguerdira arte Goierrin izan dira Euskarabentura espedizioko 130 gazteak. Zerainen afaldu eta lo egin dute. Aizpeako meategia ikusi ondoren, Ormaiztegin trena hartu dute

Mauletik (Zuberoa) Getxora (Bizkaia) Euskal Herria zeharkatzen ari den Euskarabentura espedizioko 130 gazteak eta begiraleak Goierrin izan dira astelehen eguerditik atzo eguerdira bitartean. Aguraindik Zerainera oinez egitekoa zuten ibilbidea, San Adriandik barrena, baina eguraldi iragarpenen aurrean, autobusez egin zuten asteleheneko etapa. Arratsaldea dinamika ezberdinekin girotu ostean, zeraindarrek prestatutako afariarekin hartu zituzten indarrak. «Zeraingo lagunek pasta entsalada, LumaGorri oilaskoa, patata tortila, txorizoa parrillan, gazta eta izozkia eskaini digute afaltzeko. Mundialak zarete, mila esker Zerain!», diote Euskarabenturakoek. Trikitixaren doinuarekin, kantuarekin eta dantzarekin girotu zuten afalondorena.

Zeraingo pilotalekuan lo egin, eta atzo Aizpeako meategira joan ziren ibiltari gazteak. Atzoko ibilaldian, gainera, gonbidatu berezi bat izan zuten: Tomas Zumalakarregi. Historia oso gustuko duen espediziokide bat, Zumalakarregiz jantzita joan zen Ormaiztegiraino. Ondoren, trena hartu eta Tolosaraino joan ziren gazteak. Uztailaren 31n amaituko dute espedizioa.

Goierritarrak pozik

16 eta 17 urte bitarteko 130 gazteen artean bi goierritar daude: Uxue Arrese beasaindarra eta Uxue Barreros lazkaotarra. Oso pozik daude bizitzen ari diren esperientziarekin eta Euskal Herriari buruz asko ikasten ari direla nabarmendu dute: «Oso aukera polita da gure herria ezagutzeko. Gertuan daukaguna askotan ez dugu ezagutzen».

Hamabost egun pasa egin dituzte dagoeneko, baina «motza egiten» ari zaie. Asko ibiltzen dira egunero, eta eguna nekatuta bukatzen baldin badute ere, eta nahiz eta esteraren gainean lo egin, momentuz ez dute etxeko ohea faltan botatzen. Gozatzen ari dira momentuaz.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Azken 3 egunetako irakurrienak

     

     

    Azken berriak

    Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 943 16 00 56
    • goierri@hitza.eus
    • Oriamendi, 32 – BEASAIN
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut