Euskal Zirkuak Ordiziako San Bartolome auzoan egin du geldialdia
Lehen zirku euskalduna sortu dute Tolosan eta uda honetan Euskal Herriko herrietan barna izango ditugu beraien ikuskizuna eskaintzen. Iker Galartza eta Joseba Usabiaga aktoreak dira sortzaileak. Ordiziako San Bartolome auzoko parkinean jarri du Euskal Zirkuak bere karpa. Gaur egingo ditzute lehenengo bi emanaldiak. Bihar, etzi eta igandean ere eskainiko dituzte saioak. Ordizian egingo dituzten hurrengo emanaldietarako sarrera guztiak agortuta daude.
Euskal Zirkua, zirku ibiltaria izateaz gain, zirkuko euskal artistentzako topagunea ere bada. Hainbat disziplinatako euskal artistek lan egin ahal izateko zirku bat da. Orain arte, Euskal Herriko haibat herri igaro dituzte. Ordiziara etorri aurretik Zumaian izan ziren.
Ordizian lau egun pasa ondoren, zirkuak bere bidearekin jarraituko du. Hurrengo saioak Ondarrun eta jarraian Gorlizen egingo dituzte. Haietarako sarrerak salgai daude.