Idiazabalgo areto futbol taldeak urteroko festa egingo du zapatuan
Idiazabalgo Areto Futbol taldeak urteroko festa antolatu du larunbaterako. Aurten, hirugarren aldiz izango dute taldearen eguna. Aurrena, areto futbol taldean aritutako jokalari ohiek eta egungoek lagunarteko partida jokatuko dute. Nesken artean hiru talde osatu dituzte eta mutilen artean bi. 10:00etan hasiko dira nesken partidak, 11:15ean berriz mutilenak. Ondoren, bazkaria egingo dute kiroldegian.