'Mendebalde' erakusketa ikusgai Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoan
Erakusketak Asier Gogortzaren 22 argazki biltzen ditu, guztiak mendebaldera begira dauden baserrietako hormenak dira
Asier Gogortza argazkilari beratarraren Mendebalde erakusketa inauguratu berri dute Ezkioko Igartubeiti Baserri. Euskal Herriko lurralde ezberdinetako baserrien 22 argazkiz osatutako multzoan mendebaldera begira dauden baserrien hormak erakusten ditu Gogortzak. Erakusketa zabalik egongo da azaroaren 4ra arte.













