Pilota txapelketako finalistak, Iker Irribarriarekin
Baditu txapeldunak Ordizian jokatu den Binakako Esku Pilota Txapelketak. Atzo, Asteazkena jokatu ziren hiru kategoriatako finalak, Beti Alai pilotalekuan. A ligan, Mujika eta Otegi izan dira txapeldun. B ligan Regil eta Harto eta C ligan berriz, Regif eta Azurmendi. Iker Irribarria pilotari aramarrak ere Emaneurre taldearen gonbitea jaso eta sari banaketan izan zen.