Amaitzear dira Uztakaleren egitarauaren barruan antolatutako ekintzak. Gaur, 19:00etan, Sagartu ikuskizuna egingo dute Hika teatroko eta Ohinkari dantza taldeko kideek. Ekitaldia plazan egitekoak ziren, baina eguraldi iragarpena dela eta, azokako aterpean egingo dute. Bihar Erromeria ibiltaria izango da arratsaldean eta gauean Ikatzak bere azken ikus-entzunezkoa emango du.
Erromeria ibiltaria Legazpiko erdigunean izango da 18:30etik aurrera. Elustondo anai-arreba trikitilariek musika jarriko diote erromeriari eta Korosti dantza taldeko kideek zein animatzen diren herritarrek dantzak gehituko dizkiote. Eguraldik ez badu laguntzen arkupez arkupe joango dira erromeriara biltzen direnak.
Gauean, 22:30ean, Ikatza argazkilari elkarteko kideek bidaietan egindako argazkiekin osatutako ikus-entzunezkoak eskainiko dute Azokan. Uztakalen emango duten laugarrena da, bereziki legazpiarren gustukoa da gainera.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.