Bele Gazte gaztelekukoak Araban eta Burgosen izan dira
Zegamako Bele Gazte gaztelekuak antolatuta, 12 eta 16 urte arteko 40 gazte Burgosen izan dira. Bi eguneko irteera egin dute, hilaren 18 eta 19an. Asteazkenean, Soborne (Araba) herriko abentura parkea ezagutu zuten, eta kanoan eta abentura jokoetan ibili ziren. Gaua berriz, Quintana Martin Galindez (Burgos) herriko aterpetxean pasa zuten. Atzo, Toberako ur-jauzien ibilibidea egin eta ondoren, Frias herria ezagutu zuten. Gaztelekukoek “egun ederrak” pasa dituztela azaldu dute, eta “giro bikaina eta eguraldi paregabea” izan dutela.