Dorleta Armendariz
Espainiako atletismo txapelketa jokatuko da asteburuan Madrilen eta Goierriko hiru atleta bertan izango dira. Horietako bat Dorleta Armendariz mailu jaurtitzailea izango da. Armendariz, ikasturtea Estatu Batuetan igaro ondoren, Ordiziara iritsi berri da. Indartsu dator gainera, apirilean, Euskadiko marka onena hobetzea lortu zuen. 4 kiloko mailua, 56,20 metro jaurti zuen. Espainiako seigarren markarik onena da. Asteburuan, postu hori berdintzen saiatuko da.
Madrilera joango den beste atletetako bat Alazne Furundarena izango da. Lesio batetik atera berri da atleta ordiziarra eta hilabete pasa du lehiatu gabe. 100 metroetan finalera iristea izango da bere helburua eta 11:84ko denbora hobetzen saiatuko da.
Bestalde, Octavian Romanescu eere joango da Espainiako txapelketara. Romanescu une oso onean aurkitzen da eta oso indartsu dago. Lasterketa ona egiten saiatuko da naiz eta atzerritarra denez, finala ezingo duen jokatu. Bere marka onena 10:52 da. Romanescuk gainera, 100 metroetan parte hartzeaz gain, 4×100 proban ere parte hartuko du Real Sociedad taldearekin.