Madalena eguna ospatu dute Itsasoko Alegi auzoan
Haurrentzat, puzgarriak eta zezen mekanikoa jarri dituzte. Madalena jana arratsaldeko 19.30ean egingo dute
Egun handia dute gaur Itsasoko Alegi auzoan, ”Madalena eguna” hain zuzen ere. 11:00etan ekin diote egunari, meza nagusiarekin, eta ondoren Ezkio eta Itsasoko abesbatzak emanaldi labur bat eskaini du. Saioaren ostean, hamaiketako herrikoia ospatu dute.
Arratsaldean, puzgarriak eta zezen mekanikoa jarri dituzte haur eta gaztetxoentzat. 19:30ean berriz, madalena dastaketa saioa izango dute, Itsaso Ostatuko Manu eta Aidaren eskutik. Ardo eta pintxo dastaketa eta DJ Gorrotxaren musikaren itxiko dituzte aurtengo jaiak.
![zezen mekanikoa](http://goierri.hitza.eus/site/files/2018/07/IMG_3813-300x200.jpg)
![puzgarriak](http://goierri.hitza.eus/site/files/2018/07/IMG_3812-300x200.jpg)