Legazpiko Haztegi ikastolako urteurreneko elastikoak Kenyaraino iritsi dira
Amaia Madinak, Legazpin senideak dituen kooperanteak eraman ditu elastikoak Afrikako herrialderaino
Amaia Madinak Legazpin senideak ditu, eta Haztegi Ikastolako ikasle ohia ez den arren, Kenyaraino eraman ditu ikastolaren 50. urteurreneko elastikoak. Madina kooperante lanetan dabil Afrikako herrialdean eta Haztegi ikastolara helarazi ditu Keniako haurren argazkiak Haztegiko urteurreneko elastikoak soinean dituztela.












