Ordiziako Txapagaineko esku pilota txapelketak baditu irabazleak
Txapagaineko eskuzko pilota finalak jokatu ziren atzo, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan. Giro paregabea izan zen, Santa Ana festetako haurren asteburua ere ospatzen ari ziren Ordizian eta hori ere antzeman zen, ikusle ugari gerturatu baizen bertara.
Kirol jardunaldiari dagokionez, partida guztiak buruz buru jokatu ziren eta emaitzak ondorengoak izan ziren: aurreneko partida, lehenengo urteko benjaminei dagokiona, Xabier Alberdik 16-8 irabazi zion Alar Perezi; bigarren partida, bigarren urteko benjamin kategoriari dagokiona, Oier Izagirrek 16-8 gailendu zitzaion Xuban Otamendiri. Hirugarren partida, Alebin B kategoriari dagokiona, Ibon Lasak 16-12 irabazi zion Oier Razkini. Laugarren partida, Alebin A kategoriari dagokiona, Iñigo Alberdik 16-3 irabazi zion Harriet Etxaberi.
Azkenik, ohikoa denez, haurren agintariek, alkate txikiek, Ordiziako Alkatearekin eta kiroletako zinegotziarekin batera sariak banatu zituzten.
Bukatzeko, Txapagain elkartekjo kideek, eskerrak eman nahi dizkiete txapelketa hau burutu ahal izateko laguntza eskaini dieten babesle guztiei.