Orklik 75.000 eurorekin lagundu dio Ordiziako Udalari 750. urteurreneko ospakizunetan
Ordiziako Orkli kooperatibak eta Ordiziako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dute, herriak hiribildu titulua eskartu zueneko 750. urteurreneko ospakizunetarako. Enpresak 75.000 euro emango dizkio udalari, egitarauko hainbat ekitaldi finantzatzeko, aurten.
Batetik, Orklik ate ireki teknologikoak antolatzeko asmoa dauka, urte bukatu aurretik. “Hitzaldi garrantzitsu batekin” hornituko luke bisita. Bestetik, beste hiru ekimen babestuko ditu: inguruko merkatua eta nazioartekotzea landuko dituen hitzaldi bat, Mujeres y trabajo en Ordizia (1880-1980): una perspectiva de genero liburuaren argitalpena; eta Eboluzioa eskultura egitea.
Hitzarmena sinatzen, udalaren aldetik Jose Miguel Santamaria alkatea izan da, eta Orkliren partetik Iker Estensoro presidentea eta Patxi Lopez gerentea. Orkliren “gertuko enpresa lagun” izaeran sakondu nahi dutela adierazi dute kooperatibako bi ordezkariek.