Ehunmilak probako antolatzaileek esker ona agertu diete babesleei eta boluntarioei
Ehunmilak ultratrail probak 9. edizioa bete du aurten. Berezia izan da, inondik ere, ekaitzak bertan behera utzi arazi baitzituen hiru probetatik bi. Antolakuntzaren erabakia eta korrikalariak Beasainera jaisteko erakutsi zuten azkartasuna txalotu dituzte askok. Ehunmilakeko Antolakuntza Batzordeak, esker ona agertu die aurtengo proba antolatzen lagundu duten guztiei.
Batetik, probaren babesleak, merkatariak, laguntzaileak eta udalak izan dituzte gogoan, beraien ekarpenei esker probaz “gozatzen jarraitzeko aukera” ematen baitute. Proba antolatzeko ezinbestekoak diren boluntarioak ere ez dituzte ahaztu. Aurten 1.600 lagun aritu dira, euren borondatez, antolaketa lanetan. Antolakuntzak “bihotz bihotzez” eskertu diea emandako “babes eta laguntza” guztia. Eta nola ez, korrikalariak; “proiektu honen zati garrantzitsuenetako bat” baitira.
Bukatzeko, “edizio gogor” honen ondoren, jasotako babes guztia eskertu nahi izan dute antolatzaileek.