Gorka Izagirrek bigarren egin du Bagneres de Luchonen
Gorka Izagirre ormaiztegiarrak (Bahrain-Merida) bigarren egin du Frantziako Tourreko 16. etapan (Carcasona-Bagneres de Luchon, 218 km). Pirinioetako lehen saiakeran, etapako ihesaldian sartu dira Gorka Izagirre eta Ion Izagirre. Portillongo azken mendatean lasterketa burutik oso hurbil kokatu da Gorka. Adam Yates beherakoan erori egin da, eta atzetik zihoakion Julian Alaphilippek (Quick-Step) hartu dio aurre. Azkenean, Alaphilippek lortu du etapa garaipena (5:13:22), eta Gorka Izagirre, jaitsiera bikaina eginda, bigarren sailkatu da, 15 segundora. Yates eta Bauke Mollema sartu dira berarekin, denbora berera. Jon Izagirre berriz, 16. tokian sartu da 3.42ra.
Igandean, Millau-Carcasona 15. etapan, Ion Izagirrek egin zuen bigarren, Magnus Curt Nielsenek esprintean gaindituta.
Gorka Izagirrek bigarren egin duen Bagneres-de-Luchonen bertan, Aitor Perez Arrieta zegamarra (Lampre) hirugarren izen 2010eko Frantziako Tourrean, Pamiers-Bagneres 15. etapan. Thomas Voecklerrek irabazi zuen etapa hura (4:44:52), bigarren Alessandro Ballan sartu zen 1:20 mintuura, eta hirugarren Aitor Perez Arrieta, 1:20ra.