Rallyesrpinta, elkartasunezko motorra
Goierri Rallyesprinta antolatzen duen Ikullu Racing taldeak Aspanogi elkarteari eman dio aurtengo auto lasterketarekin ateratako diru-etekin osoa: 9.326,64 euro. Diru-emate ekitaldia atzo egin zuten, Lazkaoko udaletxean. Rallyesprinta martxoaren 17an jokatu zen, eta Barrenetxea-Arando eta Onaindia bizkaitarrek irabazi zuten. Aspanogik, minbizia duten haurren familiei lagunduko die, diruarekin.