Legazpiko Udalarekin kolonien kontrola egiteko egitasmoa martxan jarri zuten 2016an
Legazpiko Lau Katu elkarteko kideek katuen koloniak kontrolatzeko kaiolak erabiltzen dituzte. Katuak harrapatu, eta ondoren antzutu eta kalera itzultzen dituzte. Orain San Inazioko katu kolonia kontrolatu nahian dabiltza. Lau Katu elkarteko Diana Imaz kidea auzoan bertan bizi da eta kaiolak goizean goiz ipintzen ditu gainetik zapi batek estalita, «usaintsua den janari goxoa jartzen dugu barruan eta katua sartzen denean pedal bat zapaldu, eta kaiola ixten da. Ez da komeni beste katuek ikustea, hortik estaltzearena». Leihotik begiratzen du aldiro katuak kaiolan ahalik eta denbora gutxien egon daitezen.
Honezkero San Inazio auzoko koloniaren %60 kontrolpean daukate. 2016an hasi zirenetik Plazaola eta Azpikoetxe inguruko koloniak erabat kontrolatu dituzte. Guztira 49 katu antzutu dituzte.
Imazek dioenez katu gehienak «abandonatutakoak» dira, «beti dago jaten ematen dien norbait. Ugaldu egiten dira, izan ere, kateme bakoitzak bospasei kumaldi izan ditzake». Antzutu egiten dituzte, eta hori da koloniak kontrolatzeko modurik onena. Imazen esanetan, «arren arteko borrokak ekiditen ditu, estaltzen direnean egiten duten zarata saihesten du eta, horregatik guztiagatik, koloniak kontrolatzeko modurik onena da». Imazek gogoratu du, halaber, katuak direla «arratoiak mendean hartzeko ugaztunik eraginkorrenak».
Katakumeen adopzioa
Katuen kolonien kontrola etenik gabeko lana da. Boluntarioak behar dituztela dio, «ez bakarrik kontrol lanak egiteko kalean, etxeetan katakumeak hartzeko baizik». Kalean jasotzen dituzten kumeak ez dituzte kalera itzultzen eta harrera adopzio bihurtzen da, «harrera familiak behar ditugu».
Imazek Unai San Vicente albaitari urretxuarrak eskaintzen dien laguntzari azpimarra egin dio, «goizean katuak harrapatuz gero, arratsalderako antzututa daude eta ebakuntza kumeak elikatzen jarraitu dezaten egiten die emeei. Laguntza handia ematen digu