Kartzela saihestuko dute AHT-aren aurkako lau ekintzaileek
Dozenaka lagunek babestuta iritsi ziren AHT-aren aurkako lau ekintzaileak asteazkenean 09:00etan Donostiako Epaitegira. 2010ean AHT-aren obren kontra Itsasondoko meategietan itxialdia egin zuten, eta orduko protestagatik urte eta erdiko espetxe zigorra...
Epaiketa 10:45a aldera hasi zen, baina azkar bukatu zen, aldeek akordio bat lortu dutelako. Ondorioz, ekintzaile bakoitzak 543 euroko isuna ordaindu beharko du, sei hilabeteren buruan; hau da, egunean hiru euro bakoitzak.