Abuztuan salerosketa jeitsi egiten den arren, abuztuan azokak ez du etenik izaten
Aire libreko lehen barazkiak preziatuak dira eta ongi saldu dira
Baratzak lepo izaten dira abuztuan. Neguko eurien eta udaberriko eguzkien ostean, eraindakoa jasotzeko garaia izaten da. Aurtengoa sasoi berezia doa, baina, euri asko eta bero gutxi egin duelako. Horrek, fruitu denak atzeratu ditu, baina aire libreko lehen produktuak salgai dira Ordiziako azokan. Bestak beste, kanpoko tomateak, lekak, piperrak eta berenjenak salgai izan dira.
Berritasun handiena tomateena izan da. Kiloa hiruzpalau eurotan saldu da. Berenjena kiloa ere lau eurotan saldu da, bainak bost eurotan eta ozpinetako piperra sei eurotan. Aipatu, aurreko hastean hasitako haritz–osto berde alea 0’80 zentimotan saldu dela.
Gaurko azokan perretxiko kolpe polita egon da. Bertan hartutako 55 kilo gibel urdin egon da, 40 kilo ziza hori eta 10 kilo onddo. Hurrenez hurren, kiloa 22-25, 18 eta 30 eurotan saldu dira. Atzerritik ekarritako onddoak merkeago saldu dira, 14 eta 24 kilo bitartean, denera 120 kilo baitzeuden salgai. Azpimarragarria, kanpotik ekarritako saltsa perretxiko beltza (10 kilo) kiloa 18 eurotan saldu da.
Fruituei dagokienez, moskatel mahatsa izan da berritasun handiena. Espainian ekoitzitako mahatsa izanda, 3,50 eurotan saldu da kiloa.
Landatzeko garaia
Udazkenean jaso beharreko landareak landatzeko garaia heldu da. Santiago eguna igarota, bruselako aza landatzeko ordua da. Era berean, eskarolak, brokoliak, azalorak, kale azak, romaneskuak eta lonbardak landatzeko garaia ere bada. Alea 0,12 zentimotan saldu da.
Salneurriak
Barazkiak:
Tomatea: 3-4 euro/kiloa (aire librekoak hasi)
Baina: 5 euro/kiloa (aire librekoak hasi)
Ozpinetako piperra: 6 euro/kiloa (aire librekoak hasi)
Haritz–osto berdea: 0,8 euro/alea
Perretxikoak
Gibelurdina (bertakoa): 22–25 euro/kiloa. Denera 55 kilo.
Ziza horia (bertakoa): 18 euro/kiloa. Denera 40 kilo.
Onddoa (bertakoa): 30 euro/kiloa. Denera 10 kilo.
Onddoa (kanpokoa): 14-24 euro/kiloa. Denera 120 kilo.
Saltsa perretxiko beltza (kanpokoa): 18 euro/kiloa. Denera 10 kilo.
Fruta
Moskatel mahatsa (kanpokoa): 3,50 euro/kiloa.
Abuztuan azokako salerosketak txikitu egiten dira. Gaur, esaterako, postu batzuk ez dira gerturatu Ordiziako azokara. Halere, azokak ez du etenik izango.