Folk doinuak Beasainen Briganthyaren eskutik
Igartza musika zikloaren barruan antolatu dute kontzertua
Arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Bideluze plazan, Briganthya folk taldeak kontzertua eskainiko du. Etxean joko dute, duela hemezortzi urte Beasaingo Musika Eskolatik irten baitzen taldea. Bidean, sei diska kaleratu ditzute.
Briganthya asko garatu da hastapenetatik. Folk musikaz maiteminduriko zortzi gaztek hasi zuten proeiktua, baina egun, lau kide dira: Dani Conde, David Fernandez, Edu Anderez eta Eneko de la Fuente. Besteak beste, Euskal Herriko hamaika plazez gain, Espainiako folk jaialdi garrantzitsuenetan, Errumanian, Nikaraguan eta Frantzian jo dute. Halaber, Celtas Cortos, El Sueño de Morfeo eta Luar Na Lubre taldeko kideekin kolaboratu dute.













