Asteburuan egin dituzte egin beharreko obrak, eta dagoeneko normaltasun osoz gida daiteke. Jarraian egingo dituzte Itsasondo eta Legorreta zatiko lanak
N1 errepidea Itsasondo parean
Irun-Gasteiz norazkoan, Legorreta eta Itsasondo arteko N1 errepidean egin beharreko konponketak egin dituzte asteburuan. Abuztuan nabarmen jeisten da ibilgailuen dentsitatea, are gehiago asteburuetan, eta pasa den asteburua baliatu dute foru aldundiko arduradunek lanak egiteko.
Gutxi gorabehera, egunean 26.000 ibilgailu igarotzen dira Legorreta eta Itsasondo arteko N1 errepidetik. Gainera, negu gorriak asko kaltetu du asfaltoa, eta zuloak egin dira han-hemenka. beharginak ostiraletik igandera bitarte ibili dira lanean zulo guztiak estali eta errepidea behar bezala egoteko.
Datozen egunetan konponduko dute beste noranzkoa, hau da, Gasteiz-Irun norabidea. Kasu honetan ere, Itsasondo eta Legorreta artean egingo dituzte konponketa nagusienak. Lanek diharduten bitartean, trafikoan aldaketak izango dira: errail bakarra egongo da erabilgarri eta, kasu batzuetan, by–passak erabili beharko dira.
Ordizia eta Aramako zatia ere berrituta
Arama eta Ordizia arteko errepidean ere egin dituzte mantentze lanak. Kasu honetan ere asfaltoa egoera txarrean zegoen, eta lanak aurreratuta, asteburuan berrasfaltatu dute errepide zatia. Denera, obra guztiek, 1,7 milioiko kostua izango dute.