Usabiaga ahizpek amaitu dituzte Glasgoweko lanak
Ana 17. izan da omnium proban, eta Irene 9. kanporaketan
Anak scratch proba, lehendabizikoa, hemezortzigarren amaitu zuen. Aurkari gogorrak zituen parean, eta urrutitik jotako eraso batekin saiatu zen denei aurrea hartzen. Ez zen posible izan, eta atzetik aurrera egiteko lana gelditu zitzaion hurrengo probetan. Tempon hamaikagarren eginda, bazirudien postu batzuk irabaz zitzakeela sailkapen nagusian, baina kanporaketan hamazazpigarren izan zen eta itxaropen guztiak zapuztu ziren.#Glasgow2018 | Resultados #TeamESPCiclismo ?? – Omnium ?
— RFEC (@RFECiclismo) August 6, 2018
Ana Usabiaga, tras la puntuación, finaliza en 17° posición con 34 puntos el Omnium@ciclistacofidis #TeamESP
Aurretik lehiatu zen Irene Usabiaga, eta bera ere ez zen gustura gelditu. Bederatzigarren amaitu zuen kanporaketa proban, espero baino apur bat okerrago. Nahiz eta helburutik gertu gelditu, ez zen gustura ibili bizikleta gainean. “Aurreikuspen handiak nituen nituen proba honetan. Baina gauzak ez dira atera uste bezala, ez nahiz gustura sentitu, ez dut nire lekua aurkitu… eta goiz kanporatu naiz”. Irenek gaineratu du, kontzentrazio arazoak izan dituela: “Azken aldian arreta asko ari nintzen hobetzen, baina berriz egin dut kale. Askotan galtzen nuen arreta eta, ondorioz, lasterketatik irten. Gauza asko egin ditut gaizki eta gauza asko ondo, baina garrantzitsuena arreta izan da.”Sabor amargo en la eliminación. Muy cerca del resultado esperado, pero muy lejos de haber disfrutado. No he sabido mantener la posición que quería, he tenido que arriesgar en muchas ocasiones pero todavía quedaba mucho por dar. La eliminación es así. Al mínimo error a la calle.
— Irene Usabiaga (@iUsabiaga) August 5, 2018