Urola ibaian arrainak hilda agertu dira
Antza denez, ur–emari eskasagatik eta tenperatura handiagatik hil dira
Beroak uretan izaten den oxigeno maila gutxitu egiten du. Gainera, uda amaieran izaten du Urola ibaiak ur–emari baxuena: neguko eta udaberriko prezipitazioak atzean gelditzen dira, eta ibaia txikitu egiten da. Batez beste, urteko 295 hm3-koa da arroaren urteko ur–emaria, baina egunotan nabarmen baxuagoa da. Abuztua lehorra doa gainera, 7,6 l/m2–ko, eguneko 0,475 l/m2–ko. Iaz, egunean, 2,84 l/m2–ko bota zituen. Uraren kalitatea ona da Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera. Halere, herrigunean kalitate baxuagoa du ur zirkularrak duen ur emari baxuaren ondorioz. Kontuak kontu, Urola ibaian bizi diren arrainen egoera ona da, amuarrainena bereziki. Aquarbek, kolektoreko kutxatilak begiratu ostean, ibilbide osoan ihesik ez dagoela egiaztatu du. Ihesik balego gainera, hau goragotik etorriko litzatzekeela azaldu dute. Era berean, ur fekalen arazoa ere ez dela ondorioztatu dute. Ur fekal kontzentrazio altua behar da arrainak akabatzeko.Hildako arrainak agertu dira Urola errekan eta Udala Aquarberekin jarri da harremanetan.
— Urretxuko Udala (@Urretxuudala) August 16, 2018
El ayuntamiento se ha puesto en contacto con Aquarbe al ver los peces que han aparecido muertos en el río Urola #urola #urretxu #medioambiente https://t.co/CPd7tDb71s