Gabiriarrak parranda gogoz dira oraindik, eta Glaukomak eta Urbi selektak asetuko dituzte nahi guztiak. Arratsaldean altxorarren bila, bolo jolasean eta tokan ibili dira gabiriarrak. Iluntzean, sagardo dastaketan, txistorrarekin eta oilaskoekin indarrak berreskuratuko dituzte, eta 22:30etatik aurrera, Glaukoma eta Urbi selekta arituko dira taulagainean. Urtez urte indarra hartzen ari den festak dira Gabiriakoak: autobus bereziak bete egiten dira inguruko herrietatik doazen parranda zaleekin, eta izen handiko taldeak ekartzen dituzte antolatzaileek.
Rap-reggae doinuekin Tolosatik datorren taldea da Glaukoma. Halere, taldekide batzuk Irungoak eta Donostiakoak ere badira. Ibilbide laburra baina arrakastatsua izan dute: Euskal Herriko entzule askoren belarrietara heldu dira eta jarraitzale asko dituzte.
Zerainen, berriz, gaur amaituko dituzte festak. Eguerdian herriko artzainek egindako gazten probaketa izan dute, eta arratsaldean San Roke bola txapelketa. Gauean herri afaria egingo dute eta, afalostean, Sebastian Lizasok eta Iker Zubeldiak bertsotan jardungo dute. Elizagoien ahizpen dantzaldiarekin amaituko dira aurtengo Andra Mari jaiak; Bihar, herria txukuntzen laguntzeko deia egin dute antolatzaileek.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.