Elkarrekin bizi, hobe jokatu
Ampo Ordiziako taldekideek elkarrekin igaroko dute asteburua elkarren arteko harremanak sendotzeko
Datorren denboraldia prestatzeko bidean, Ampo Ordiziako lehen taldeko kideek asteburua Lekarozen (Nafarroa) igaroko dute. Talde sena indartzeko asmoz, elkarrekin biziko dira taldekideak gaurtik igandera bitarte. Aisialdiko planak ere batera egingo dituzte. Esaterako, igandean Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatuko dute. Egun pasa Donostiara ere joango dira. Egunak elkarrekin igarota, zelaian hobe moldatuko direla uste dute Ampo Ordiziako arduradunek.