Gaur eta bihar, gaueko ordu txikietan autobus bereziak egongo dira Legazpira itzultzeko
San Agustin eguna asteartean izango da, baina festak gaur hasiko dira Brinkolan. 21:00etan, txupinazoak eta Ikurrin jasotzeak hasiko ditu jaiak. Auzo afaria ere izango da, Gorka Azkarate eta Asier Iriondo bertsolariekin. Iluntzean, Elustondo anai–arreben eskutik, erromeria Armuño elkartean eta, amaitzeko, rock kontzertuak geltokiko plazan: Nekrobabys eta Artritis.
Marrazki lehiaketarekin hasiko da larunbata. Ez da eguneko lehiaketa bakarra izango: bola, toka eta patata–tortilla lehiaketak ere izango baitira arratsaldean. Musika ere izango da, Joseba Etxanizek zumba saioa eskainiko baitu, eta DJ Zugaren emanaldia ere izango da. Eguna amaitzeko, txerri harrapaketa 4.0 prestatu dute.
Festarako gogoz jarraitzen dutenek, igandean jarraitzeko aukera izango dute. Meza Nagusiaren ostean, katu poteoa egongo da. Arratsaldean, umentzako buruhandiak eta jolasak, eta gaztetxoagoentzako sokamuturra.
Asteartean, San Agustin egunean, Meza Nagusia eta jubilatuentzako bazkaria egongo dira.