Porru kaleko lehen festen kartela
Sagardo dastatzearekin, larunbat honetan ospatuko dira, lehendabizikoz, Porru kaleko festak. Beheko frontoian, zehazki (18:30). “Ingurua apainduko dugu, girotzeko musika ere jarriko dugu, eta sagardo dastatzea egingo dugu”, zehaztu dute jaien antolatzaileek.
Beasaingo gazteak ibili dira antolaketa lanetan. “Gazte gehienak lokaletan elkartzen gara. Baina, nolabait, lokalek mugatu egiten gaituzte. Horregatik sortu dugu egun hau, elkarren arteko harremanak estutzeko”, diote. “Lehen urtea izanda, zerbait txikia antolatu dugu: sagardo dastatzea. Baina jendearen erantzuna ona izan da. Lanerako gogoz dago jendea. Hazten joateko asmoa dugu, eta ekintza gehiago antolatzekoa”. Utzailean hasi ziren ideia gorpuzten, eta lehen unetik gogotsu ekin zioten lanari Beasaingo gazteek. Denera, bederatzi lokal ibili dira antolaketa lanetan.