Notak tunel artean
Musika hamabostaldiaren barruan, Inaziotar Bidea egiten dabiltza musikariak. Urretxu–Zumarragan geldialdia egingo dute.
Inaziotar bidea era askotara egin daiteke, baita musika nota artean ere. Musika Hamabostaldiak Inaziotar Bidearen zati bat egingo du, zehazki, Aizpurutxotik Urretxura. Bidean, Joxe Agustin Elorza eta Iñaki Larrañaga trikitilariak gehituko zaizkie, eta Iparragirreren estatuaren azpian zain izango dituzte Goiargi abesbatza, Iratzarri dultzaineroak eta Iparragirreren erraldoia. Era honetara, Musika Hamabostaldiak Urretxuko koplari omendu nahi du.
10:00etan hasiko da txangoa Aizpurutxotik, eta Urolako trenaren bide zaharrean gora, Zumarraga–Urretxura igoko dira parte–hartzaileak. 11:30etan geldialdia egingo dute Etxeberri auzoan, eta handik, 12:00etan, Iparragirre plazara joango dira.